Trenbide-pasagune bi itxi dituzte Loiun

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 6a, 09:52

Euskal Trenbide Sareak Artetxen eta Olarran dauden trenbide-pasaguneak kendu ditu. Pasagune biak Deustu-Lezama trenbidean daude, Loiun. Gainera, C motakoak dira, hau da, hesi automatikoak, seinale finkoak, eta argi zein hots-seinaleak dituzte. Hemendik aurrera, Artetxeko trenbide-pasagunetik gurutzatu beharrean, Larrondokoa erabili behar izango dute herritarrek. Halaber, Olarrakoaren ordez, Formetakoa erabili behar izango dute. Euskal Trenbide Sareak pasaguneak itxi ditu segurtasuna bermatu nahi izan duelako. Azken sei urteotan, 11 trenbide-pasaguneak kendu dira Deustu eta Lezamaren arteko trenbidean. Gainera, laster beste bi utziko dira bertan behera Derion. Bi horiek kentzen direnean, 9 trenbide-pasagune egongo dira Txorierriko trenbidean.