Uritarra Larrabetzuko futbol-eskola Futbol 7 jaialdia antolatu zuen ekainean, Aspanovasen alde. Ekimenean Euskal Herritik zein Estatutik etorritako hogei futbol taldek hartu zuten parte, eta haien artean Sondika, Derio-Arteaga, Uritarra, Atlético de Madrid eta Zaragoza izan ziren. Gainera, asko izan ziren ekimenarekin bat egin zuten elkarteak, enpresak, tabernak eta herritarrak. Jaialdian 4.500 euro batu ziren eta Uritarrak diru hori osorik eman dio Aspanovas minbizia duten umeen gurasoen elkarteari. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkieten ekimenean era batean edo bestean parte hartu duten guztiei, “euren laguntza barik ezinezkoa izango zelako halako jaialdi bat antolatzea. Zorionak, guztieiâ€.