Udaz blai

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 26a, 12:56

Aurten 1.100 ume inguruk eman dute izena Txorierrin urtero antolatzen diren udalekuetan: 275 ume, Sondikan; 155, Loiun; 358, Derion; 150, Zamudion; 141, Lezaman; eta 80, Larrabetzun. Udalekuak oso arrakastatsuak dira gure gaztetxoen artean, eta urterik urte joan dira sendotzen. Izan ere, lagun berriak egiteaz gainera, etxeko txikienek bertan hamaika aukera dute ondo pasatu eta ikasteko. Irteerak, tailerrak, lehiaketak, jolasak... udalekuek eskaintzen dizkieten ekintzak anitzak dira.