Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Lehiaketa antolatu dau lehenengo aldiz, eta lehiaketa horrek harrera ezin hobea izan dau herritarren artean. Izan be, ehun lagunek hartu dabe parte. “Ekimenaren helburua izan da agirian ixtea zein garrantzitsua dan balkoiak udalerriaren elementu estetiko bezala berreskuratzeaâ€, azaldu dabe udaletxetik.
Maiatzean, stand bat jarri zan Agirre Lehendakariaren plazan eta bertan 5.000 landara inguru batu ziran: surfiniak, gitanillak eta geranioak, banaka batzuk aitatzearren. Parte-hartzaileek landara horreek erabili behar izan zituen, euren balkoien apainketa egiteko. Beste alde batetik, Urazca enpresako langileen aholkuak be jaso zituen: landarak nora begira eta balkoiko zein lekutan ipini behar ziran, edo landarak zelan jagon behar ziran, esate baterako.
Zamudioztarrek gustu ederra dabela erakutsi dabe eta balkoiak ederto apaindu dituez. Epaimahaiak ez dau erraz izan, baina akabuan Mª Angeles Bilbaoren balkoia aukeratu dau irabazle. Aitor Lezikaren balkoia bigarren lotu da. Irabazleak 700 euroko txartela jaso dau saritzat; eta bigarrenak, 300 euroko txartela. Dirua herriko dendetan gastauko dabe. Epaimahaiko kideek irizpide honeek izan ditue kontuan, euren erabagia hartzeko: originaltasuna, ornamentazio-kalidadea, beharren iraunkortasuna eta diseinu floristikoa.