Jaun eta jabe

Aikor aldizkaria 2010ko ira. 9a, 12:04

Txorierri taldeak Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Liga irabazi du. Mutilek titulua berretsi dute aurten, txapela iaz ere jantzi zuten eta. Txorierriko harri-zulatzaileek jaun eta jabe direla erakutsi dute liga osoan zehar, izan ere, egin diren bederatzi saioetatik zortzi irabazi dituzte. Horrezaz gainera, aurtengo lehiaketan errekorra lortu dute: 23 zulo, 4 cm eta 8 mm; eta gaur egun arte izandako liga guztien batez bestekorik onena ere egin dute: 21 zulo eta 8 cm. Atsedena hartzeko astirik ez dute Txorierri taldekoek, eta dagoeneko buru-belarri hasi dira Euskal Herriko Txapelketa prestatzen. Bertan taldeka, bikoteka eta banakako kategorietan hartuko dute parte.