Mankomunitateak Txorierriko Ipuin Lehiaketa antolatu du 13. aldiz. Lehiaketan edonork har dezake parte eta adinaren arabera, bost kategoria osatu dira: A, zazpi urtera artekoentzat; B, zortzi eta bederatzi urtekoentzat; C, 10 eta 11 urtekoentzat; D, 12 urtetik 15 urtera bitartekoentzat; eta E, 16 urtetik gorakoentzat.
Ipuinak euskaraz idatziko dira eta horien gaia librea izango da. Hala ere, lanak jatorrizkoak eta argitaratugabeak izan behar dira. Besteak beste, imajinazioa, kreatibitatea eta presentazioa hartuko ditu kontuan epaimahaiak. Ipuinak ez dira lau orrialde baino luzeagoak izango, eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
Lanok aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta horiek liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Gutun-azal handi batean parte-hartzaile bakoitzari dagozkion udalerria eta kategoria idatziko dira. Barruan ipuina eta beste gutun-azal txiki bat sartuko dira. Gutun-azal txikiaren barruan izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarriko dira. Kategoria bakoitzeko sari bi emango dira; eta accesit bi, herriko.
Euskara