AhoZgozatu kanpainak ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzea izan du helburu. Lehiaketa irabazi duten pintxoak hauek izan dira: Bakailaoa piper berdearekin, kipula karamelatuaren gainean (Txoria taberna-Derio); Gilda (Egarri-Sondika); Iberiko haizea (Errota jatetxea-Zamudio); Ahuntz gazta kipula karamelatuarekin (Oxangoiti-Lezama); Bakailaoa porrusalda pil-pilarekin (Larrabetzuko batzokia); eta Hirugihar-kurruskaria odolostearekin (Loiuko batzokia). Botoa eman duten herritarren artean zozketa egin da. Itxaso Trabuduak (Sondika); “Kuerboâ€-k (Larrabetzu); Xabier Zubietak (Derio); Ixone Zabalak (Lezama); Iker Abasolok (Loiu); eta Andoni Ugaldek (Zamudio) 30 euroko bonoa jaso dute saritzat, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.