Argiak, oihala... dena dago prest “Izarren distira†galarako. Horrek amaiera bikaina emango dio izen bereko talentu lehiaketari. Ekimena Mankomunitateak antolatu du, eta
12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek ezkutuan duten artista azalera dezatela du helburu.
Gazte askok interesa erakutsi eta antolatzaileengana jo dute, lehiaketaren zehetasunak ezagutzeko. Baina oraindik despistaturen bat badago, horrek ere badu ekimenean parte hartzeko aukera. Izan ere, lehiaketan izena emateko epea urriaren 8an amaituko da, eta probak urriaren 14an eta 15ean egingo dira, Zamudiotorren eta Derioko Gurea Aretoan, hurrenez hurren.
Parte-hartzaileek bakarka zein taldeka aritzeko aukera dute, eta edozein motatako ikuskizuna aurkez dezakete: antzezlana, kanta, dantza... Saritzat multiabentura ekintzak ala ikasbidaiarako diru-laguntza jasoko dute irabazleek.
Gala nagusia urriaren 30ean izango da, arratsaldeko 7etan, Sondikako kultura etxean. Ekitaldia Nerea Aliasek aurkeztuko du, eta Hamaika telebistakoek hura grabatu eta telebistan emango dute. Besteak beste, hauek osatuko dute epaimahaia: Lander Otaola Vaya Semanita saioko aktorea, Andrea Arrizabalaga Teleberriko aurkezlea, Ortzi Garitano bertsolaria eta Ylenia López Goenkale saioko aurkezlea. DJ Novok musika jarriko dio ekitaldiari.