Gabonak hurbil-hurbil ditugu, eta Olentzerok jostailuak Txorierrin bertan hartzeko aukera izango du aurten. Izan ere, Ipuinak jostailu-denda ireki dute Derion, Arteaga eraikineko beheko solairuan. Ipuinak Txorierrin dagoen jostailu-denda bakarra da eta hor edozein motatako jostailuak erosi ahal dira: puzzleak, baloiak, motorrak, panpinak, mekanoak, liburuak, bideo-jokuak, mozorroak.... Denda horretan adin guztientzako jostailuak (nerabeentzat, jaioberrientzat, haurrentzat) saltzen dituzte, eta horiek neskei zein mutilei daude zuzenduta.
Besterik