Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta Behargintzak eta udalek kanpaina bat antolatu dute goiburu honekin: “Txorierrin 15 egun borrokan emakumeen aurkako indarkeriaren kontra: berdintasunaren eta indarkeriarik ezaren aldeâ€. Kanpainaren helburua da emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak agerian uztea eta salaketa plazaratzea, eragile hauen parte-hartze aktiboa bultzatuz: udalak, emakume aktibistak, tokiko hedabideak eta herritarrak. “Indarrak batu nahi ditugu, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka; aliantza lokalak sustatzea; eta arlo honetan egiten den lana sendotzeaâ€. Hamabost egunean ume, gazte zein helduentzako hainbat jarduera soziokultural egingo dira udalerri guztietan.
Azaroaren 11n, eguenean
- Kanpainari hasiera ematea.
-Lila koloreko puntuak banatzea, Derion eta Zamudion.
- Derioko ludotekan, 16:15ean: “Ama izatearen abentura†ikastaroa, Garbiñe Etxebarria psikologoaren eskutik. Hamar saio, eguenetan.
Azaroaren 12an, barikuan
- Lezamako Kultura Aretoan, 20:00etan: Modelo contrapublicitaria antzezlana, Oihulari Klown taldearen eskutik.
Azaroan 13an, zapatuan
- Sondikako Kultura Etxean, 20:00etan: Rosas rojas antzezlana, La papa taldearen eskutik.
- Doyan Derioko gimnasioan, 16:30ean: Emakumeentzako defentsa ikastaroa, Asier Rodriguezekin. Azaroaren 6an ere egongo da saio bat. Izena ematea, udaletxean.
Azaroaren 15ean, astelehenean
- Zamudiotorren, 19:00etan: “Eragin psikologikoa, genero-indarkeria jasaten duten emakumeengan†hitzaldia, Janire Estebanezekin.
- Sondikako Kultura Etxean, 18:00etan: Jolasen eta jostailuen gaineko hitzaldia.
Azaroaren 16an, martitzenean
- Sondikako Gaztetxean: Neskentzako sexualitate tailerrak.
Azaroaren 17an, eguaztenean
- Uribarri Lezamako topalekuan, 19:00etan: Autoestimu tailerrak. Tailerrak azaroaren 3an hasiko dira. Bederatzi saio izango dira, eguaztenetan.
- Derioko ludotekan, 16:15ean: “Ama izatearen abentura†ikastaroa, Garbiñe Etxebarria psikologoaren eskutik.
Azaroaren 18an, eguenean
- Loiuko liburutegian, 18:00etan: Kontukantoi ipuin-kontalaria.
Azaroaren 19an, barikuan
- Lezamako Ludotekan, 18:00etan: “Hezkidetza lantzen, txikiekin. Lanbide desberdinak†ekimena.
- Lezamako Kultura Aretoan, 18:00etan: Jolasen eta jostailuen gaineko hitzaldia.
- Loiuko Gaztelekuan: Neskentzako sexualitate tailerra.
Azaroaren 20an, zapatuan
- Lezamako Kultura Aretoan, 20:00etan: Prest gaude antzezlana, Lakrikun taldearen eskutik.
Azaroaren 22an, astelehenean
- Zamudiotorren, 19:00etan: “Eragin psikologikoa, genero-indarkeria jasaten duten emakumeen seme-alabengan†hitzaldia, Itziar GandÃarekin.
Azaroaren 23an, martitzenean
- Larrabarri Derioko baserrian, 17:00etan: “Derio berdintasunaren alde, eta emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzen†mahai-ingurua, Garbiñe Mendizabal eta Maite Bolumbururekin.
- Sondikako Gaztetxean: Neskentzako sexualitate tailerrak.
- Sondikako Ludoteka In eta IIn, 17:00etan eta 17:30ean: Kontukantoi ipuin-kontalaria.
Azaroaren 24an, eguaztenean
- Zamudiotorren, 19:00etan: Molestias clownicas antzezlana, Oihulari Klown taldearen eskutik.
- Sondikako Ludotekan, 17:00etan: “Hezkidetza lantzen. Indarkeria eta bizikidetza†ekimena.
- Uribarri Lezamako topalekuan, 19:00etan: Autoestimu tailerrak.
- Larrabetzun, 19:00etan: Berdintasunaren aldeko bertso-saioa, eta Kontakizun laburren Lehiaketaren sariak banatzea.
Azaroaren 25ean, eguenean
- Udalerri guztietan: Manifestazioak, bilkurak...
- Loiuko Ludotekan, 17:30ean: “Hezkidetza lantzen. Indarkeria eta bizikidetza†ekimena.