Erroei eutsiz

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 13:02

Argazkiak: Lurdes Etxebarria

Hilaren 16an Bertako Produktuen Azoka egin zuten Larrabetzun. Azokak 12. edizioa bete du aurten. Plazan ipini ziren 16 postuetan baserriko produktuak jarri ziren salgai. Horrezaz gainera, dolare bat eraman zuten azokara eta lagun bi ibili ziren sagar-zukua ateratzen. Umeentzako ekitaldiak ere egon ziren Larrabetzun. Horrela, umeak indabak garautzen ibili ziren bitartean emakume bik baserriaren inguruko istorioak kontatu zizkieten. Azokaren ostean, bertso-poteoa egin zuten Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra eta Julio Soto bertsolariek girotua.