Azaroan, mikologiaren gaineko hainbat ekitaldi egingo dira Zamudion eta Sondikan. Horrela, hilaren 4an, arratsaldeko 7:30ean, hitzaldi bat egongo da Zamudiotorren, eta hurrengo egunean perretxiko tailerrak izango dira Ludotekan. Arroeta mendi taldekoek irteera antolatu dute azaroaren 6rako. Irteera Cantharellus elkarteko kideekin batera egingo dute eta goizeko 8:30ean aterako dira Arroetaren egoitzatik. Batutako aleak arratsaldean sailkatuko dira eta hurrengo egunean erakusgai jarriko dituzte Zamudioko Azokan.
Sondikoztarrak perretxikotara joango dira azaroaren 20an. Izena azaroaren 2tik 8ra bitartean eman behar da liburutegian. Aleak sailkatu, eta azaroaren 21ean erakusketa egingo dute tren geltokiaren ondoko aparkalekuan. Besteak beste, umeei zuzendutako pintura lehiaketa, produktuen salmenta eta txakolinaren eta perretxikoen dastatzea antolatu da egun horretarako.