Mikel Zarate Haur-literaturako II. Saria martxan d

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 13:55
Testua: Gaizka Eguskiza; Argazkiak: Jon Rozadilla eta GE
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate Haur-literaturako Sa-ria antolatu dute bigarren aldiz. Sariak helburu nagusi bi ditu: alde batetik, haurrentzako irakurgai berriak sortzea eta, bestetik, idazleen lana bultzatzea. Elkar argitaletxeak ipuin irabazlea argitaratuko du eta ipuin horren idazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Lanek baldintza batzuk bete behar dituzte: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6tik 12 urte bitartekoentzat) sortutakoak, jatorrizkoak eta beste inondik mol-datu gabeak izatea. Era berean, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 orrialde izan behar dituzte. Ipuinak Lezamako Udaletxera bidali behar dira 2011ko martxoaren 1a baino lehen. Euskara batuaz edo bizkaieraz aurkezteko aukera dago. Hiru lagun hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein izango den ira-bazlea: Leire Bilbao, Xabier Mendiguren eta Miren Agur Meabe. Epaimahaiak 2011ko apirilaren 15a baino lehen jakinaraziko du zein den bere erabakia. Epaileen iritziz, gutxieneko kalitatea duen lanik ez balego, ez litzateke saririk emango. Iaz, 19 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta antolatzaileak pozik agertu ziren. Alaitz Etxeandia Lezamako alkateak esan zuen “gustura” zeudela sari honek izandako “harrerarekin”. Era berean, Elkar argitaletxearen iritziz, nabarmen-tzeko modukoa zen lehiaketak halako oihartzun handia izatea Lezama beza-lako herri txiki batean, are gehiago lehenengo edizioa izan zela kontuan iza-nik. Asier Mendoza, iazko irabazlea Asier Mendoza zarauztarrak idatzitako Beste gu liburuak irabazi zuen lehiaketaren aurreneko edizioa. Liburua udazken honetan bertan jarri dute salgai. Egilearen esanetan, “aurkezteagatik” aurkeztu zen lehiaketara, eta “us-tekabean” harrapatu zuen irabazle hautatzeak. “Saria polita da eta dirua ondo dago, baina liburua argitaratzea hori baino askoz garrantzitsuagoa da”. Izan ere, Beste gu Mendozari plazaratu dioten lehenengo liburua da. Gazteak kamerari egiten du lan, eta horregatik “idazle zaletzat” jotzen du bere burua. Dena dela, argi du bigarren ediziora ere aurkeztuko dela. Mikel Zarate abade lezamarra duela 31 urte hil zen, baina oraindik ere ba-dugu gogoan euskal kulturaren alde egin zuen lan itzela. “Mikel Zaratek lan mardula burutu zuen bai idazle gisa eta baita euskaltzale gisa ere. Eta hain zuzen ere, horiek dira Lezamako Udalak literatur sari honen bidez uztartu nahi dituen alderdi biak: idazketa eta euskara”, esan zuen Alaitz Etxeandiak iaz. Lanak bidaltzeko: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).