Kalean da Korrikaren materiala

Aikor aldizkaria 2010ko aza. 19a, 10:48

Korrika 17. aldiz egingo da datorren urtean eta horren haritik AEK-k “Korrika laguntzailea” kanpainea aurkeztu dau. Korrika 1980an sortu zan helburu bigaz: alde batetik, euskerearen aldeko manifestaldi erraldoia egitea; eta, bestetik, AEKrentzat diru kopuru handia ahalik eta epe laburrenean lortzea. Halan, jaialdi bakotxean batutako diruari esker AEK-k hainbat egitasmo jarri ditu martxan, baina oraindino be ezinbestekoa dabe herritarren ekarpena, diru-laguntza ofizialak murritzak izaten jarraitzen dabelako. “Korrika laguntzeko modu asko dago, baina guk bi nabarmendu gura doguz bereziki: Korrika laguntzailea eta Korrika materiala”, esan eban Edurne Brouardek. Laguntzaile egiten diran guztiei Korrika Laguntzaile pina eta Euskal Herriko 100 komertzio baino gehiagotan merkeago erosteko bonoa emongo deutseez. “Gure esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da. Bene-benetan garrantzitsua dana hau da: urte birik behin, 12 euroren truke, Korrika laguntzailea izango zara eta horrek euskerearen aldeko helburuak lortzen lagunduko deusku guztioi”. Ohi dauen legez, AEK-k erropea eta bestelako osagarriak sortu ditu Korrikaren 17. edizinorako. Durangoko Azokan dendea ipiniko dau eta materiala Euskal Herriko jaietan eta azoketan be salduko dau. Horrezaz gainera, erropea eta osagarriak Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan be egongo dira salgai.