Abenduaren 3tik 5era bitartean Herrien Arteko Folklore jaialdia egingo da hamalaugarren aldiz. Dantzen agerraldiak Barakaldon eta Loiun izango dira. Loiuko ekitaldia abenduaren 5ean egingo da bertako pilotalekuan. Han dantza talde hauek arituko dira: Vila verde Portugaleko folklore taldea, Los jateros Extremadurako dantza taldea eta Gorantzaileak Sondikako dantza taldea. Saioa eguerdiko ordu-batean hasiko da, eta sarrera doan izango da.