TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Itzarri aholkularitza enpresak futbol entrenatzaile euskaldunei zuzendutako liburu bi kaleratu berri ditu: Futbola, oinarritik euskaraz eta Benjamin eta aurre-benjaminen futbol entrenamenduaren urteko plangintza. Azken liburuan Kirolplaning enpresak ere hartu du parte. Lanek futbolean euskara bultzatzea dute helburu, eta Txorierriko Mankomunitateak babestu ditu.
Liburuak Durangoko Azokan aurkeztuko dira bihar. Aurkezpena arratsaldeko 5:30ean izango da Landako elkartegian. Bertan hauek hartuko dute parte: Xabier Goienetxe, TOTOANeko presidentea; Koikili Lertxundi, Athleticeko jokalaria eta Itzarriko ordezkaria; Mikel Aramaio, Itzarriko kidea; eta Asier Landa, Kirolplaning enpresaren ordezkaria.
Euskara