Trenbide-pasaguneen itxiera, Derion

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 31a, 13:39

Eusko jaurlaritzako Garraio zuzendaritzak Mungia-Derio-Sondika bidegurutzean dagoen trenbide-pasagunea, behin betiko itxiko du bihar. Pasagunea trafikorako itxiko dute, baina irekita jarraituko du oinezkoentzat. Era berean, Santimami eta Maurikobaso auzoen arteko trenbide-pasagunea ere itxiko da behin betiko. Azken pasagune hau trafikorako zein oinezkoentzat itxiko da.