Aurtenetxe-Bulin pilota partida, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 10a, 14:35

Frontis enpresak VII Bizkaiko irekia antolatu du. Partidak Zornotzan, Basaurin eta Zierbenan jokatuko dira, baita Larrabetzun ere. Hango frontoian Iñigo Aurrekoetxea lezamarra eta Enrique Perez "Bulin" zaragozarra arituko dira norgehiagoka, eta bietako batek final laurdenetarako txartela lortuko du. Bertan Ander Antxiaren aurka jokatuko du irabazleak. Partida hilaren 12an, arratsaldeko 17:00etan izango da.