Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak “Apelliduak abizendu†kanpaina jarri du abian, eta etxez etxe banatu den triptiko baten bidez eman die horren berri txorierritar guztiei. Kanpainaren helburua da herritarrak izen-abizenak euskarazko grafiaz idaztera animatzea, eta horretarako egin behar diren urratsak azaltzen dira triptikoetan.
Izen-abizenen grafia aldatzeko, erregistro zibilera edo epaitegira jo behar da, eta agiri hauek aurkeztu: nortasun agiriaren fotokopia, hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburua. Adingabeek gurasoekin egin behar dute eskaria, eta gurasoen nortasun agiriaren fotokopia eta haien errolda ziurtagiria ere aurkeztu beharko dituzte.
Beste alde batetik, aukera dago Euskaltzaindiaren webgunean (www.euskaltzaindia.net) izena edo abizena euskaraz zelan idatzi behar den kontsultatzeko. Argibide gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura ere jo daiteke: 94 454 03 50; euskera@txorierri-mank.org.
Euskara