Txorierriko Mankomunitateak Nahi dudalako kanpaina jarri du martxan. Hark euskaraz ikasten jaraitzeko gonbidapena egiten die instututuan dabiltzan 16 urteko gazteei. Gainera, kanpainak euskararen erabilera sustatu eta indartzea du helburu. Azken egunotan zehar 1995 urtean jaiotako eta Txorierrin erroldatutako lagunek diptikoa jaso dute postaz euren etxeetan. Gainera, martxoaren 24an hitzaldi bi eman zituen Itxaso Paiak.
Paia bertsolaritzan, musikan eta antzerkian ibili da euskaraz, eta, Mankomunitatearen arabera, horregatik dago gazteengandik hurbil eta hizlari aproposa da. Neska hark bere esperientziaren berri eman zien ikasleei: zelan hurbildu den euskararen mundura, zelan bizi izan duen hori guztia... Gazteek euren zalantzak azaldu zituzten, eta bukaeran Nahi dudalako webgunea ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten. Mankomunitatekoak pozik agertu dira kanpainaren emaitzekin eta aurrerantzean ere gazteei zuzendutako ekimenak egiten jarraitzeko asmoa adierazi dute.
Hezkuntza