Egun polita irten zen atzo, eta lagun asko animatu ziren Larrabetzuko Txakolinaren Eguneraino hurbiltzera. Azoka hamargarren aldiz egin da aurten, eta Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatua eta Tomas Ordeñana Larrabetzuko alkatea izan ziren han bildutakoen artean.
Andoni Ojanguren Erdikoetxe txakolindegikoak kortxoa kendu eta brindisa Txorierriko txakolin-egileek egin zuten. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, orotara 1.150 kopa saldu ziren; 1.100 litro txakolin, gutxi gorabehera. Ekoizleek zein bisitariek bertoko txakolinaren kalitatea goraipatu zuten.
Azokan 36 postu jarri ziren eta bertan Txorierriko bederatzi txakolin-egileek hartu zuten parte. Ciriaco Dañobeitia Sasines txakolindegikoari 150 euroko txekea eman zioten saritzat, epaimahaia osatzen zutenen iritziz, posturik ederrena berak jarri baitzuen.
Festak