Zamudioko Pilota Eskola Pilota Eguna antolatu du maiatzaren 21erako. Ekimena iaz egin zuten lehenengo aldiz. “Zamudioko lagunak ez ezik Lezamakoak ere hurbildu ziren frontoira eta ekitaldi arrakastatsua izan zen. Hura urtero antolatzea pentsatu duguâ€.
Goizeko 11etan pilotako hainbat modalitateren erakustaldia izango da, eta jokoak ere egingo dituzte. Eguerdiko 12etan pilota partidak jokatuko dituzte eskolako umeek. “Gazteek zein nagusiek gurekin bat egitea espero dugu. Nahi duenak aukera du frontoira etortzeko, nahiz eta Zamudiokoa izan ez. Umeen gurasoak ere anima daitezkeâ€.