Berbalagunek amaiera eman diote ikasturteari. Atzera begira eta pozik azaldu dira, izan ere, urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte, eta guztiak erabat arrakastatsuak izan dira. Mendi ibilaldiak, maskara tailerra, afariak, padel ikastaroa, bidaien aurkezpena, kultura-bisitaldiak, hitzaldiak... Era berean, Euskal Herriko gainontzeko berbalagun taldeekin batera hartu dute parte Mintza Egunean. Bestalde aukera paregabea eduki dute astean behin, bitan... elkartu eta kafea euskaraz hartzeko, paseoa euskaraz emateko... Orotara 100 txorierritarrek hartu dute parte aurten Berbalagun proiektuan. Datorren ikasturterako izena ematea irailean zabalduko da. txorierri.berbalaguna@gmail.com helbide elektronikoan edo 635 75 35 95 telefono zenbakian egin daiteke. Aurreratu diguten bezala, 2011-2012 ikasturtea nobedadez beteta etorriko da.
Euskara