Gurea etengabe hazten doan eskualdea da. Izan ere, gero eta etxebizitza gehiago altxatzen dira berton, eta gero eta gehiago dira Txorierri bizi izateko leku aukeratzen duten lagunak. Aikor! aldizkariak 6.000 ale kaleratu ditu orain arte, eta hura kopuru makala ez den arren, azken hilabeteetan zaila suertatu zaigu etxe guztietara ailegatu ahal izatea. Horregatik, eta irakurleoi zerbitzu hobea emateko asmoz, aldizkariaren ale-kopurua handitzea erabaki dugu. Hala, Aikor! aldizkariak 7.000 ale argitaratuko ditu hemendik aurrera. Esan bezala, erabaki honi esker, etxe gehiagotara ailegatzea espero dugu eta, gure eskualdeak egiten duen bezala, aldizkariaren irakurle-kopurua ere etengabe haz dadila. Bestetik, ez ahaztu www.aikor.com webgunearen bitartez eta facebook gizarte-sarearen bitartez ere baduzuela aldizkaria irakurtzeko aukera.
Euskara