Urtxintxa Eskolak ikastaro ugari antolatu ditu 2011-12 ikasturterako. Ikastarook aisialdiko formazioa eta jendartearen eraldaketan eragiteko trebakuntza eskaintzea dute helburu. Eskolan hurrengo kurtsook ematen dituzte: Astialdiko Begiralea eta Zuzendaria, Hezkidetzan Aditua, Kulturarteko Hezkuntzan Aditua eta Jendarte Kultur Dinamizatzailea. Hala ere, ikasturte berriak nobedadeak ekarriko ditu, Heziketa Premia Bereziak Astialdian eta Guraso Eskola jarriko direlako martxan. Horrezaz gainera, ikastaro laburrak egiteko aukera ere eskainiko dute: Jaiotzetik euskaraz, Feminismoak historian zehar eta Haur eta gaztetxoen sexualitatea, tartean. Kurtsoak gazte, hezitzaile, irakasle eta gurasoei daude zuzenduta eta izen-ematea irailaren 30era arte egin daiteke. Informazio gehiago: www.urtxintxaeskola.org eta urtxintxa@urtxintxaeskola.org.
Hezkuntza