Larrabetzutik Bilbora oinez edo bizikletaz joateko aukera eskatu dute

Aikor aldizkaria 2011ko urr. 21a, 10:27

Lezamako trenbide zaharra berreskuratzearen aldeko mugimendua aspalditik dabil ekimenak antolatzen. Ibilbide hori prestatzeko eskatzen dute, handik bizikletaz edo oinez joan ahal izateko. Azken ekimena urrian bertan egin dute. El Correo egunkariak irteera antolatu zuen Artxandara, eta Larrabetzuko guraso talde batek ekimena aprobetxatu zuen, aldarrikapena berriro egiteko. Haien ustez, ezinbestekoa da hango tunela zabaltzea, Larrabetzutik Bilboraino bide natural batetik egin ahal izateko. Gurasoek testua zabaldu zuten irteeran parte hartu zutenen artean, euren aldarrikapenaren berri emateko, eta sinadurak batu zituzten.