Azaroan Euskal Herriko Gizon Proba Txapelketa egin zen Nabarnizen. Aitor de La Concepción eta Iñigo Aurrekoetxea txorierritarrek lehenengo aldiz hartu zuten parte bertan. Kirolari biek espero zuten baino emaitza hobeak lortu zituzten, “hala ere, oraindik eskasak dira onenen parean ibiltzeko. Pixkanaka-pixkanaka. Ziur gaude datorren urtean hobeto ibiliko garena eta markarik onenei aurre egin ahalko diegunaâ€. Iñigok iltze bat, ¾ eta 3,70 metroko marka egin zuen, eta seigarren postua eskuratu zuen. Aitorrek iltze bat eta 5,10 metroko marka egin zuen, eta bederatzigarren lotu zen. “Txapelketari esker gauza asko ikasi ditugu eta onenak ikusi ditugu lehian. Haiek hartu beharko ditugu eredutzatâ€.