Zamudio Racing Elkarteak Sport Erregulartasun Rallya antolatu du lehenengoz, otsailaren 25erako. Ekimena 25 urtetik gorako ibilgailuei dago zuzenduta, errepide itxian egingo da eta baliagarria izango da Sport Erregulartasun Euskal Txapelketarako. Ibilgailuak Arbolantxa kaleko oinezkoentzako gunean egongo dira 9:00etatik 11:00etara, 13:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Goizean, bitan igaroko dira Sandoniko ibilbidetik eta beste bitan Geldotik. Arratsaldean, hirutan igoko dira Viverora, eta beste hirutan egingo dute Fika eta Lezamaren arteko tartea.