Erregulartasun rallya, Zamudion

Aikor aldizkaria 2012ko mar. 2a, 15:09

Argazkiak: Josu Uribe

Otsailaren 25ean, Zamudio Racing Elkarteak erregulartasun rallya antolatu zuen Bizkaiko Real Peña Motoristarekin batera. Lasterketa lehendabiziko aldiz egin da Zamudion, eta euskal denboraldiko lehenengoa izan da aurten. Antolatzaileak pozik agertu ziren eta datorren urtean berriro egiteko asmoa adierazi zuten. “Gauza asko hartu behar dira kontuan horrelako gauza bat egiteko: ibilbidea zehaztu, bideak moztu.... 50 lagun musu truk ibili dira antolatze lanetan”, esan dute. Lasterketak Geldo eta San Antolin auzoak zeharkatu zituen goizean, eta arratsaldean Fika-Lezama errepidetik eta Viverorako igoeratik igaro zuen. Guztira 25 lagunek hartu zuten parte lasterketan. Asier Santamaría eta Joseba Macias (Renault 5) lehenengo postuan heldu ziren; Xabier Begoña eta Xabier Pujana (Porsche 911), bigarrenean; eta Ibai Agirre eta Ander Guinea (Ford Scort), hirugarrenean. “Rallyaren baldintzetako bat autoek 25 urte baino gehiago eduki behar zutela izan zen. Beraz, parte-hartzaileen profila hau izan zen: auto zaharrak zein lasterketak gustatzen zaizkienak. Oso pozik gaude etorritako autoen kopuruarekin”.