Aurreko urteetan bezala, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Arroeta mendi taldeak irteera antolatu dute Iparraldera. Eta aurten, Altzora Sondikako euskara elkarteak bat egin du ekimenarekin. Bidaia apirilaren 28tik 29ra izango da. Hara joaten direnek lau aukera edukiko dute apirilaren 28an: Baiona kantuz ekimenean parte hartu, Donibane Garazi – Arnegi Santiagoko bidearen zatia egin (7-8km), Donibane Garazi – Luzaide Santiagoko bidearen zatia egin (15km), ala Lasa – Luzaide mendi ibilbidea egin ( sei ordu). Hurrengo egunean Nafarroaren Eguna izango da Baigorrin. Nahi dutenek herri bazkarirako tiketak erosi ahalko dituzte han, edo bazkaria euren kabuz egin.
Bidaiak 55 euro balio du elkarteen bazkidentzat eta Berbalagun egitasmoan dabiltzanentzat. Bazkide ez direnek 55 euro ordaindu beharko dute; eta 30 euro, 18 urtetik beherakoek. Joan-etorria, zapatuko afaria, ostatua eta domekako gosaria daude prezio barruan. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da, eta 10 euroko fidantza ordaindu beharko da. Bidaian parte hartu nahi dutenek aipatutako elkarteekin jarri ahal dira harremanetan, edo mezua agindu lagatzu@lagatzu.org eta altzora.ee@gmail.com helbideetara.