Irakurri, gozatu eta oparitu

Aikor aldizkaria 2012ko mar. 23a, 11:28

Aurten ere, Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioak “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina jarri du martxan. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak eta Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak bat egin dute harekin. Kanpaina apirilaren 23tik uztailaren 23ra bitartean izango da. Udal liburutegian euskarazko liburu bat maileguz hartzen dutenek erosketa-txekea jasoko dute liburua itzultzerakoan. Liburutegiaren erabiltzaileek %25eko balioa duen erosketa-txekea jasoko dute; eta elkarteetako bazkideek %50eko balioa duen erosketa-txekea. Zamudioztarrek herriko liburudendan erabili ahal izango dute txekea; Lezamako elkarteak laster jakinaraziko du hura non truka daitekeen.