Ikastolen aldeko jaietara joateko autobusak

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:41

Aurreko urteetan bezala, Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobusak jarriko ditu aurtengo ikastolen aldeko jaietara joateko. Izena emateko, Mankomunitatera bertara edo liburutegietara joan behar da, honako epe hauetan: Herri urrats, maiatzaren 9ra arte; Ibilaldia, maiatzaren 7tik 30era arte; eta Araba euskaraz, maiatzaren 21etik ekainaren 13ra arte. Izena ematea eguerdian itxiko da adierazi diren epeetako azken egunetan. Parte-hartzaileek bost euro sartu beharko dute Mankomunitateko kontu korronte zenbakian. Autobusean joan ahal izateko, Txorierrin egon behar da erroldatuta. Gainera, gazteek 2011ko abenduaren 31 baino lehen 14 urte beteta eduki beharko dituzte bakarrik joan ahal izateko. Era berean, gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. Parte-hartzaile guztiek Mankomunitateko protokoloaren onarpena sinatu beharko dute.