Ekainaren 9an, Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketa izan zen Sondikako Kultur Etxean. Txapelketan hauek hartu zuten parte: Jone Larrinaga, Asier Legarreta, Malen Amenabar larrabetzuarra, Beñat Vidal, Inazio Vidal eta Peru Vidal. Txapelketa azken honek irabazi du eta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketara. Gainontzekoek puntuazio arabera egingo dute.