Mahai ekonomikoa jarri da martxan

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 22a, 15:09

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Egaz Txorierrik Mahai ekonomikoa sustatu dute eskualdean. Egitasmoak enpresen, erakundeen eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza bultzatzea du helburu, tokiko ekonomia garatzeko. Besteak beste, lan mahaiak eratuko dira, enpresek gaur egun dituzten arazoei edo beharrizanei erantzun komuna emateko. Era berean, elkarrekin aurre egin beharreko erronkak eta egiteko diren jarduerak definituko dira, krisi eta enpleguaren egoera hobetzeko. Txorierrin 2.433 enpresa daude eta horietan 36.998 lagunek egiten dute lan.