Udaren etorrerarekin, Mari Gorrik lur hartu du Txorierrin. Zenbait hilabetez belar artean biziko da, inurrien, kakarraldoen eta akainen artean. Gainerako intsektuek ez bezala, Mari Gorrik mundu berdean jartzen du arreta. Marigorringoek duten xarma berezia horretan datza, beharbada. Batek daki.
Gizakiok geure munduan bizi gara, aurrean dugun munduari soilik erreparatuz. Tamalez, sarritan ahazten dugu, begien aurrean dugun errealitateaz gain, Mari Gorrirena bezalako istoriotxoak ere topa daitezkeela oinen azpian.
Baina nork makurtuko du burua, zutik han gustura egonda?