Motorretarako grina

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 24a, 13:05
Argazkiak: Itsasne Zubiri
Uztailean, Txori bikers motor elkarretaratzea egin zen Loiun lehenengo aldiz. Motorrek eta larruak herria hartu zuten egun bietan ehunka lagunek hartu zuten parte ekimenean. Aipatutakoaren arabera, adibidez, lehenengo egunean, zapatuan, herrian 1.000 pertsona inguru batu ziren. Deialdia gure mugetatik harago joan zen eta motorzaleak Bizkaiko hainbat txokotatik ez ezik kanpotik ere etorri ziren: Bermeo, Muskiz, Kantabria, Asturias, Valladolid eta Bartzelona, banaka herri batzuk aipatzearren. Eta noski, txorierritarrak ere izan ziren han. Ekimen erakargarriak egon ziren asteburu osoan. Besteak beste, motorrak jarri ziren ikusgai, jolasak antolatu ziren eta akrobazien erakustaldia egin zen. Era berean, dezibelio proba, saiheski errea, eta ibilbideak egin ziren. Kontzertuak ere izan ziren eta opariak zozketatu zituzten. Ekimena erabat arrakastatsua izan zen eta Udala pozik dago lortutako emaitzarekin eta erantzunarekin. Josu Andoni Begoña alkateordearen arabera, hain daude pozik, non datorren urtean berriro ere beste elkarretaratze bat egiteko asmoa baitute. Are gehiago, kluba ere sortzeko asmoa dute. Aipatu digun bezala, ekimena egin ahal izateko, laguntza eta aholkua jaso dituzte motor klub batzuetatik. Hala ere, ezinbestekotzat jo du zenbait herritarrek emandako laguntza, haiek barik ezinezkoa izango zelako motorzaleen zita hau antolatzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).