Unai Ibarra sondikarrak eta Eneko Bilbao zamudioztarrak Munduko sokatira txapelketa irabazi dute Appezellen, Suitzan, irailean. Biak Laukizko Gaztedi taldeko kideak dira eta pisu misto kategorian irabazi dute. Maila honetan 600 kilo baino gutxiagoko taldeak aritzen dira eta lau neskak eta lau mutilek osatzen dituzte taldeak. Euskaldunak Suitzako, Holandako, Estatu Batuetako, Hegoafrikako eta Erresuma Batuko tiratzaileen kontra ibili dira lehian.
Laukiz taldeak hiru tiratzaile berri eraman zituen Suitza aldera eta gogor entrenatu zuten txapelketara behar bezala ailegatzeko. “Oso gogorra izan da. Txapelketa prestatzeko guztiok argaldu behar izan genuen, mailak eskatzen zuen pisura egokitzeko. Nik esate baterako, 14 kilo galdu nituen. Dena dela, lehian sartu eta gero jateari ekin genion eta laster berreskuratu genuen pisua (kar, kar)â€, esan digu Unaik. “Ez genuen inondik inora urrezko domina etxera ekartzea espero, baina azkenean lortu egin genuen: lehenengo lehia holandarren kontra jokatu eta galdu egin genuen, baina gero irabazten hasi ginen eta finalera heldu ginen. Bertan holandarren kontra ere jardun genuen eta mendekua hartzeko aukera izan genuen. Oso pozik gaudeâ€.