Erdi Aroko azoka, Derion

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 17a, 13:34
Derioko Udalak Erdi Aroko azoka antolatu zuen lehenengo aldiz, irailaren 15ean eta 16an. Eguraldi polita egin zuen eta hainbat lagun hurbildu ziren herrira, XV. mendean murgiltzeko asmoz. Azoka Herriko plazaren inguruan kokatu zen eta, besteak beste, gazta, gozokiak eta artisautza-produktuak egon ziren salgai bertan. Estatuko zenbait lekutatik etorritako 30 postu inguru jarri ziren Derion. Gainera, kale animazioak girotu zuen asteburua, baita beste ekitaldi batzuek ere: astoak edo puzgarriak umeentzat, arku-tiroa, ogia egiteko tailerra... Jantzi Jarauntzi herriko taldeak ere hartu zuen parte azokan, eta Erdi Aroko mozorroak egin eta jantzi zituzten. Antolatzaileak poz-pozik agertu dira eta datorren urtean berriro antolatzea espero dute. Izan ere, Erdi Aroko azoka erreferentzia bihurtu nahi dute bailaran datozen urteotan. “Deriora edo Txorierrira normalean etortzen ez diren bisitariei bailara ezagutarazi nahi diegu azokari esker. Horrela, gure zerbitzu, denda eta tabernen goi-mailako kalitatea zuzenean ikusteko aukera izango dute”, esan du Lander Aiarza herriko alkateak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).