Urrian ekimenak izango dira Txorierrin Ondarearen Europako Jardunaldien haritik. Lezaman, esate baterako, bisita gidatua egingo da Andramari elizara eta Dorretxera, urriaren 6an. Bisitaldian eraikinen historia, xehetasunak eta bitxikeriak ezagutzeko aukera egongo da. Izena ematea doanekoa da, eta 94 455 61 26 telefono zenbakira (liburutegia) deituta egin behar da. Derion ere bisita gidatua antolatu dute urriaren 7rako. Bilbotik Bermeora doan errege bidea bisitatuko dute. Goizeko 11etan aterako dira eta Kultur Birikatik. Bestetik, Eliza-artxiboan hitzaldiak eta umeei zuzendutako tailerrak egingo dira urriaren 2an, 26an, 27an, 28an eta 30ean. Azkenik, hiribildua eta elizatea bisitatuko dituzte larrabetzuarrek urriaren 27an. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Askatasuna enparantzan.