Pilota Eskualdeko Txapelketaren 56. edizioaren finala gaur jokatuko da Lezamako frontoian, gaueko 20:00etatik aurrera. Gazte mailan, Laso eta Martiga pilotari nafarrek osatzen duten bikotea Elordi-Otaduy bizkaitarren kontra arituko da. Era berean, senior kategorian, Yoldi eta Peñas nafarrek Asier Beitia eta Edorta Bilbao bizkaitarren aurka jokatuko dute. Edorta zamudioztarra da eta Lezamako eskolan hasi zen jokatzen.
“Oso txapelketa polita izan da. Oreka handia egon da partida gehienetan, eta lehiak oso parekatuak izan dira. Baina batez ere gazteek erakutsi duten maila da aipatzekoa: esate baterako, Elordi edo Laso, finalistetako bi, etorkizun handiko pilotariak dira”, esan dute Lezamako Pilota Elkartearen kideek. Partida bien artean, elkarteak omenaldia egingo die Pilota Eskolako mutilei, Uribe Kostako txapelketan oso emaitzak onak lortu izanagatik.