Atzo Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa aurkeztu zuten jendaurrean. Txapelketan Malen Amenabar lezamarrak eta Etxahun Lekue larrabetzuarrak hartuko dute parte. Amenabarrek Mungian egingo den kanporaketa gainditu beharko du, finalaurrekoetara ailegatu ahal izateko. Kanporaketa urriaren 27an, 17:30ean, izango da Olalde aretoan. Lekue, berriz, finalista izan zen 2010eko txapelketan eta zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara. Saioa azaroaren 25ean, 17:30ean, izango da Durangoko Landako gunean.
“BaDaGaRa†da aurtengo txapelketaren leloa. Hala, antolatzaileek bertsolaritzaren zutabeetako bi azpimarratu dute: transmisioa eta talde lana. Hau da, elkarlana. Era berean, bertsolariek hitzekin jolasten dutela gogoratu dute eta horren haritik enfasi berezia jarri dute leloaren kontsonanteetan: BDGR. Batzuek hitz bat sor dezakete kontsonante horiek erabilita; eta beste batzuek, beste bat. “Scrabble handi bat garela esan genezake. Jolas dezagun, badaâ€. Txapelketaren sintonia Audience taldeak sortu du eta bideoklipa ere egin da.
Orotara 38 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan. Hark aurreko urteetako egitura bera edukiko du eta bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala egingo dira. Finala abenduaren 15ean, 17:30ean, izango da Miribilla Bilboko Kirol Jauregian.
Txapelketa www.bizkaikotxapelketa.biz webgune eta sare sozialen bitartez jarraitu ahalko da. Gainera, webgunean Plazatik atal berria atondu da eta han aukera egongo da bertsozaleen berriak, iritziak, argazkiak, bertsoak eta bideoak plazaratzeko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean bitartez edo saioetako leihatiletan erosi ahalko dira. Finaleko sarrerak hasiera hasieratik jarriko dira salgai.
Facebook: www.facebook.com/BizkaikoTxapelketa
Twitter: @BizkaikoTx
Vimeo: vimeo.com/koplabariktb
Berriketan.info: Berriketan.info/BizkaikoTxapelketa