Normaltasuna, greba egunean

Aikor aldizkaria 2012ko aza. 14a, 13:59
CCOO eta UGT Estatu espainiarreko sindikatu nagusiek greba orokorrera deitu dute gaurko, azaroaren 14rako. Estatuko langileek “masiboki” jarraitu diote grebari; Txorierrin, berriz, oso eragin gutxi izan du. Izan ere, goizean normaltasuna izan da nagusi bailarako dendetan eta enpresetan: ohiko moduan ireki dute, betiko ordutegian, eta inolako eragozpenik gabe ekin diote lanari. Hala ere, Loiuko aireportuan, ehun hegaldi gutxiago programatu dituzte gaurko, CCOOren esanetan. Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak eskaini ditu. Grebak murrizketak bultzatzen dituzten politikei aurre egitea du helburu. Europako herrialde batzuetan ere egin dituzte manifestazioak eta lan-etenaldiak. Gaurkoa Euskal Herrian aurten izan dugun hirugarren greba orokorra da. Martxoaren 29ko grebaren haritik sindikatu guztiek egin zuten bat, baina irailaren 26ko grebara LAB eta ELA sindikatu abertzaleek baino ez zuten deitu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).