Bideak konpondu dituzte Lezaman

Aikor aldizkaria 2012ko aza. 22a, 14:31

Lezamako Udalak konpontze lanak egin ditu hainbat herri-bidetan. Besteak beste, irisgarritasunari lotutako oztopoak ezabatu dira eta errepideetan zeuden zuloak eta arrakalak konpondu dira. Lanak Larrabetzu eta Larraberako bideetan egin dira, Bidetxe eta Madariarako errepideetan, estankoaren inguruan eta Zugaztirako bidean. Udalak 29.000 euro ipini ditu lanetarako.