Talleri upeltegiaren txakolinek saria jaso dute Vienan

Aikor aldizkaria 2012ko abe. 17a, 09:55

Vienako International Wine Challenge lehiaketan, 37 herritako 1.760 upeltegik hartu dute parte aurten, eta 11.514 ardo aurkeztu dira guztira. Talleri Txorie-rriko upeltegi kooperatibak sari bi jaso ditu bertan: zilarrezko medaila, “Bitxia zuria” txakolinagatik; eta zilarrezko medaila, “Bitxia berezia” txakolinagatik. “Pozarren gaude”, esan digu Pedro Mari Olabarrieta Talleriko presidenteak. “Upeltegiak orain urtebete inauguratu genuen eta sari hau jasotzeak gauzak ondo egiten gabiltzala adierazten du. Era berean, beste eragingarri bat da la-nean jarraitzeko eta hobetzeko”. Gainera, Olabarrietak azaldu digunez, esan beharra dago Austrian Estatuko hiru ardok bakarrik lortu dutela saria. Sari bat Galiziara joan da; eta beste biak Talleri upeltegiak jaso ditu. Txorierriko upelte-gian sei txakolin mota ekoizten dira: lau txakolin zuri, txakolin gorri bat eta txakolin beltz bat. 2011. urtean, 120.000 litro txakolin ekoiztu zituzten; 100.000. litro, aurten.