Jesús Sustatxa eta Luis Gómez Loiu Laztana kultura-elkarteko kideak dira; he-rriko oroimen historikoa berreskuratzea eta zabaltzea du helburu elkarte ho-rrek. Horrela, bada, Gabonetan egutegiak banatuko dituzte doan loiuztarren artean, eta egutegi horietan herriko argazkiak egongo dira ikusgai, bai orain-goak, bai antzinakoak. “Artxibo oparo bat daukagu, guztira 1.000 argazki eta azken berrogei urtean grabatutako hainbat film biltzen dituena, eta herrikideek ezagutzea nahi duguâ€, esan digu Jesúsek. “Argazki bereziak dira, egutegiari balio erantsia ematen diotenakâ€, gaineratu du Luisek.
Bikoteak 1.200 egutegi argitaratu ditu. “Loiun 900 etxe daude eta, behar izanez gero, gehiago plazaratuko dugu, baina uste dugu ateratako kopuruarekin nahi-koa izango delaâ€. Loiu Laztana kultur elkartekoek 200 egutegi bidali dituzte dagoeneko postaz. Gainerakoak abenduaren 24an banatuko dituzte, arrastiz, Zabaloetxe auzoan egingo den Olentzeroren jaian. Bestalde, Larrondoko jai-batzordeak ere egutegi bana postaz bidaliko die Elotxelerri auzoko lagunei. “Egutegia interesgarria izango da Loiun bizi direnentzat eta izatez Loiukoak diren baina herritik kanpo bizi direnentzatâ€. Jesúsek eta Luisek babesleen la-guntza izan dute, egutegien kostua ordaintzeko.
Egutegia alde batera utzita, lan itzela egiten du Loiuko bikoteak herriko oroi-mena ez galtzeko. Esaterako, DVDak eta liburuak landu dituzte eta haietan guztietan argazkiak eta herriko lagunen adierazpenak jaso dituzte. Jesús eta Luis herrian gertatzen denaren lekukoak dira (jaiak, ospakizunak, gertaka-riak...) eta, horri esker, askotariko materiala dago guztien eskura.