“Mihiluze Txorierrin” txapelketan izena ematea

Aikor aldizkaria 2013ko urt. 21a, 13:29

Aurreko urteetan bezala, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak “Mihiluze Txorierrin” txapelketa jarri du abian. Txapelketa lehen hezkuntzako 5. eta 6. ikasleei dago zuzenduta eta horiek aisialdian eta egunerokotasunean ere euskara erabiltzea du helburu. Izena ematea otsailaren 1etik martxoaren 8ra arte egongo da zabalik eta hura Txorierriko ludoteketan egin behar da.