Zapatuan, indaba-usainak berriro hartu zituen Loiuko kaleak eta txokoak, izan ere, bertan Putxeren Nazioarteko Txapelketa egin zen bigarren aldiz. Besteak beste, Sopela, Barakaldo, Bakio, Santurtzi, Lanestosa eta Txorierriko lagunek hartu zuten parte txapelketan eta orotara 80 putxera aurkeztu ziren. Lehenengo saria Matxakito Mallabia Sestaoko koadrilari eman zioten; bigarrena, Sopelako Leku Ederri; eta hirugarrena, Turtziozko Putxera-kofradiari. Irabazleak 500 euro, txapela eta urrezko putxera jaso zituen saritzat; bigarrena gelditu zenak, 300 euro eta zilarrezko putxera; eta hirugarrenak, 200 euro eta brontzezko putxera. Herriko saria mendi taldeak jaso zuen. Horrezaz gainera, garaikurrak eta ardo eta txakolin kutxak banatu ziren laugarren postutik 20 postura bitartean gelditu zirenen artean. Frontoian 400 lagun inguru batu ziren bazkaltzeko eta Taberna Ibiltariak girotu zuen bazkalondoa. Udaletik azaldu duten moduan, oso pozik daude izandako erantzunarekin eta asmoa dute txapelketa datorren urtean berriro egiteko.