Bizkargi Eguna

Aikor aldizkaria 2015ko api. 30a, 11:13

Bizkargi Egunaren haritik hainbat ekitaldi antolatuko dira asteburu honetan, maiatzaren 2an eta 3an. Esate baterako, zapatuan, Larrabetzun Bizkargira igoera egingo dute bederatzigarren aldiz. Horri goizeko 11etan emango diote hasiera eta izena ematea 10:30ean egin beharko da plazan. Era berean, ikurrinak ipiniko dira herriko sarreretan eta 15:30ean herri bazkaria egingo da. Bestalde, arratsalderako ere antolatu dira ekitaldiak. Arratsaldeko 4etatik aurrera jinkana, bertso saioa, afaria eta kontzertuak egongo dira Bizkargin. Arroeta Zamudioko mendi taldeak ere antolatu du irteera Bizkargira, eta hori hurrengo egunean, maiatzaren 3an, egingo dute. Bizkargi gogoratuz Etxanoko elkarteak ere hainbat ekitaldi prestatu ditu domekarako. Besteak beste, trikitilariak, txalaparta, dantzak, bertso-saioa eta kontzertua egongo dira.