Txorierritik Iparraldera

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:07

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Iparralderako bidaia antolatu du apirila-ren 27tik 28rako. Arroeta Zamudioko mendi taldearekin eta Altzora Sondikako euskara elkartearekin batera egingo dute bidaia. Adierazi digutenez, apirilaren 27an lau aukera emango dira: Baiona Kantuz ekitaldian parte hartzea; Doneja-kue Bideak Donibane Garazitik Arnegira egiten duen ibilbide-zatia egitea; Do-nejakue Bideak Donibane Garazitik Luzaidera egiten duen ibilbide-zatia egitea; edo Lasatik Luzaide bitarteko mendi ibilbidea egin. Hurrengo egunean, Nafa-rroaren Eguna ospatuko da Baigorrin, eta nahi dutenek herri bazkarirako txar-telak erosi ahal izango dituzte bertan, edota bazkaria euren kontura egitea. Bidaiaren prezioa 50 euro da elkarteetako bazkideentzat eta Berbalagun egitas-moan parte hartzen dutenentzat; eta 30 euro, 18 urtetik beherakoentzat. Gaine-rakoek 55 euro ordaindu beharko dute. Prezioaren barruan sartzen dira joan-etorria, zapatuko afaria, ostatua eta domekako gosaria. Izena emateko azken eguna apirilaren 9a izango da eta 10 euroko bermea utzi beharko da. Bidaian parte hartu nahi dutenek mezu bat bidal dezakete helbide elektroniko hauetako batera: lagatzu@lagatzu.org eta altzora.ee@gmail.com; edo telefono hauetako batera deitu: 94 452 34 47 (Lagatzu), eta 635 75 35 95 (Altzora).