Basterretxearen lana ezagutzeko bisitaldia

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:09

Nestor Basterretxearen lanak maiatza arte egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan, eta Berbalagun egitasmoan dabiltzanek hara joateko txangoa antolatu dute. Apirilean egingo da jarduera hori, eta apirilaren 10era arte eman ahal izango da izena; horretarako, mezu bat bidali ahal izango da txorie-rri.berbalaguna@gmail.com helbide elektronikora, edo 635 75 35 95 telefono zenbakira deitu. Jarduera honetako parte-hartzaileek bisita gidatu bat egiteko aukera izango dute Bermeoko artista polifazetikoaren lana ezagutzeko.